FISIOTERAPIA
Fisioterapia edo terapia fisikoa osasuna aztertzen duen zientzia da. Fisioterapia hitza grekotik dator, physis (natura) eta therapeia (sendaketa). Fisioterapiak giza-bizitza, giza-gaixotasunak eta gizakiaren heriotza aztertzen ditu. Gizakiaren gorputzaren mugimenduari begiratzen zaio giza-osasunaren zientzia honetan. Gorputz-sistemek sortzen dituzten funtzioen bilakaera egokia bilatzen du fisioterapiak. Gorputzaren funtzionamendu txarra edo ona gorputz mugimenduetatik antzematen ditu. Zientifikoki frogatutako teknikak erabiltzen ditu. Gorputzaren atalen bat ez denean behar bezala mugitzen zientzia honetara jotzeko aukera dago.
Arlo honetako profesionalari fisioterapeuta esaten zaio. Fisioterapeuta, fisioterapia tekniketan ondo trebatuta dagoen pertsona behar du. Fisioterapeutak legez baimenduta daude beren paziente eta bezeroen muga funtzionalak eta muga fisikoak ebaluatzeko, aztertzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko. Askotan beren lana bezeroak beste profesional batzuengana bideratzea izan behar du. EAEko eta Nafarroko Foru Erkidegoko lanbide hezkuntzak fisioterapeutak prestatzen ditu profesional autonomo legez lan egiteko eta beste kideekin lan egiteko. Fisioterapiako unibertsitate mailako ikasketak egiterik ere badago.
Fisioterapiak hiru funtzio nagusi ditu: asistentziala, ikertzailea eta kudeatzailea.
Funtzio Asistentziala
Fisioterapeutak, osasunaren profesional den heinean, pertsona gaixoa edo osasuntsua gizartean ezartzen lagundu behar du. Fisioterapiak, ekintza eta teknika propioen bidez, prebentzioa, zaintza eta susperraldia ditu helburu.
Fisioterapeutaren tresna nagusia eskua da eta horren ondorioz eskuzko terapia da oraindik ere erabilienetakoa, baina teknologia berriagoak ere erabiltzen dira.
Funtzio didaktikoa eta funtzio ikertzailea
Fisioterapia Unibertsitatean sartuta dagoen osasun arloko ikasketa da. Fisioterapeuta baten ofizioaren alde bat, bere bezeroei bere osasuna zaintzen irakastea da. Hezkuntza sisteman ere lan egin dezakete, jakina.
Unibertsitatean mailako ikerketa zientifikoak egiten dira fisioterapiaren alorrean, beste edozein arlo zientifikotan legez.
Kudeaketa funtzioa
Fisioterapeuta baten esku egon daiteke Fisioterapia Kabinete baten edo Fisioterapia Zentro baten kudeaketaren ardura nagusia.